Zer berri? :: “Ezin ezer espero”, Huntza taldearen disko berria

Huntza taldearen hirugarren lan luzea da Ezin ezer espero.

Hiru urtez kontzertuz kontzertu ibili ondoren, erregistro intimoago batzuk arakatuz sortu da album berri hau, Haritz Harreguyren estudioan eta Pablo Novoa ekoizle galegoaren gidaritzapean.

Izenburuak diskoko kanten aniztasunari egiten dio erreferentzia, alde batetik; eta bestetik, sorkuntza prozesuan zehar bizitako ezusteko egoera guztiei: pandemiari, bertan behera gelditutako kontzertu eta bestelako asmo guztiei edota diskoa ontzeko ondoan izan dituzten lagun eta lankide guztiei, beraien laguntzak espero gabeko fruituak eman baititu.


Laburrean

Egileak  Huntza

Diskoetxea  Mauka Musikagintza

Zenbatekoa  10,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Odoletan (2:39)
2. 17:21 (4:17)
3. Izan nahi dut (3:04)
4. Haizeak (3:26)
5. Poema nekatu bat (4:24)
6. Punta punte bi (2:53)
7. Damutu asko (3:01)
8. Agur Itaka (4:32)


Ezin ezer espero diskoaren Haizeak kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude