Zer berri? “Ganbaratik”, Argizulo eta Beñaranks-en diskoa

Argizulo Dub Station Zestoako ekoiztetxe independenteak eta Beñaranks abeslari donostiarrak Ganbaratik diskoa kaleratu dute. Euskara hutsean grabatutako diskoa da, eta 70 eta 80 hamarkadetako musika jamaikarra teknika berriekin nahastu dute.

Argizulo Dub Station-ek eta Beñaranks-ek 2017ko abenduan egin zuten topo, eta, bi urtetan zehar gauzatutako freestyle eta estudioko hainbat saioren ondoren, proiektua fisiko bihurtzea erabaki zuten. Ganbaratik diskoan 8 abesti eta haietako 4ren Dub bertsioak daude, Roots, Rub-a-dub eta Dub soinuak uztartuz, 70-80 hamarkadetako musika jamaikarrean inspiratuz baina teknika berriekin. Hitzek, euskara hutsez, hainbat gai jorratzen dituzte, pertsonalenetatik (“Banabil” abestia) unibertsalenetara (“Hau ez da gelditzen”), sakonenetatik (“Begira”) arinenetara (“Maite maite”). Kolaborazioei dagokienez, Oihane (Beñaranks-en arreba) eta Eira ditugu mikrofonoan, eta Rude Kanka melodikan.

Erritmoak Argizuloko ganbaran ekoitziak izan dira, grabaketa eta nahasketa ere bertan gauzatu dira. Hortik izenburua. Antxon Sagarduik masterizatu du Crudo Bilbao estudioan, eta azalean Ongi Etorri Oihanera, Iker Landa eta Leyla Quintana diseinatzaile eta ilustratzaileen lanak aurki ditzakegu.

Diskoa Youtube, Bandcamp, Spotify eta bestelako plataformetan dago entzungai. Gainera, Bandcamp-en bai CDa erosteko, bai doan deskargatzeko aukera dago. Ahal duten bezain pronto, Eira abeslaria eta Rude Kanka melodika jotzailearekin batera zuzenekoak emateko prest daude.


Ganbaratik CDaren irudia I Argazkia: Argizulo eta Beñaranks

Laburrean

Egileak  Argizulo Ta Beñaranks

Salneurria  6,00 €

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskera

Argitarapen-urtea  2020

Lizentzia  Creative Commons by-nc-sa

Abestiak

1. Bagatoz (Tenor Saw Tributoa)
2. Banabil (Beñarandarrak)
3. Hau Ez Da Gelditzen
4. Maite Maite
5. Badet
6. Aberatsa Edo Txiroa
7. Zureaz Kezkatu (+ Ranking Beña Bertsioa)
8. Begira (Eira eta Rude Kankarekin)
9. Bagatoz Dub
10. Altza Atxurra Dub (
11. Sahara Aske Dub
12. Begira Dub

Info +

Diskoa entzuteko  YoutubeBandcamp

Ganbaratik diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.