Zer berri? :: Gramsciren “Kartzelako gutunak”, euskaraz

«7an iritsi nintzen Usticara eta 8an jaso nuen 3ko zure gutuna. Beste eskutitz batzuetan deskribatuko dizkizut bidaiako inpresio guztiak, nire buruan oroitzapenak eta zirrarak ordenatzen direnean, eta nekeetatik eta lo galduetatik atseden hartzen dudanean. Bidaia-egoera bereziak aparte utzita —ulertuko duzu ez dela oso erosoa gizon sendo batentzat ere tren espres batean orduak eta orduak ematea, ezta ontzi batean bilurrak ipinita eta burkideen eskumuturretara lotzen zaituzten kate bati lotuta egotea ere—; bidaia bera oso interesgarria eta aberatsa izan zen, era askotako arrazoiengatik, batzuk Shakespearen duinak eta beste batzuk jostirudizkoak. Ez dakit gai izango naizen, adibidez, Napolitik honanzko bidaian gertatu zen pasadizo bat, izaki zoologiko fantasmagorikoz gainezka zegoen egundoko kamarote batean gertatua, gogoratzeko. Uste dut Hamleten ehorzlearen agerraldia baizik ezin pareka daitekeela harekin».

Antonio Gramsci, Kartzelako gutunak

Antonio Gramsci (Ales, Sardinia 1891-Roma, 1937) tradizio marxistako pentsalari nabarmenetako bat izan zen. Sardinian jaio zen baina Turin hazi zen. Italiako Alderdi Komunistaren fundatzaileetako bat izan zen 1921an, idazkari nagusi ere izango zen. L’Ordine Nuovo astekariko zuzendaria eta L’Unità egunkariaren sortzailea. Diputatu komunista izan zen faxistek boterea hartutakoan klandestinitatera jo zuen 1926an atxilotu zuten arte. Tratu txarren eta konfinamenduen artean gaixorik hil zen Erroman baina preso zegoela Quaderni del carcere funtsezkoak izkiriatu zituen. Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana.


Laburrean

Izenburua  Kartzelako gutunak

Idazlea  Antonio Gramsci

Itzultzailea  Ekaitz Sirvent

Argitaletxea  Katakrak

Zenbatekoa  25,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  460

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

ISBN 978-84-16946-66-2

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude