Zer berri? :: “Haur besoetakoa. Itsasoan urak handi”, Unai Iturriagaren eta Alex Sanviren komiki berria

Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi komiki albuma dakarkigute Unai Iturriagak eta Alex Sanvik. Ikastolen Elkartearen babespean argitaratzen den Xabiroi komiki aldizkariaren hamaseigarren komiki bilduma da.

Aimek (aita eta amek) Haurren Hiria hankapean hartu eta ihes egin behar izan dute Haur Besoetakoak eta Lo-Li-Tak. Itsasora egin dute jauzi, haragoko ertzen batean askatasuna eta bizimodu hobea aurkituko dituztelakoan. Doazen lekura doazela, ordea, txakurrak ortozik. Haur Besoetakoak eta Lo-Li-Tak ez dakiten arren, Aimassad (Aimen zerbitzu sekretuak) gainean izango dute uneoro munduan barna egingo duten oztopoz beteriko bidaian. Askatasuna garesti dago nonahi, esperantza izpiak ere bai, baina Orhiko xoriak Orhira nahi. Partitzea zaila bada, itzultzea ez da samurragoa izango, itsasoan urak handi baitira.

Horixe da albumaren sinopsia. Xabiroi aldizkarian aldiro kaleratutako ataletatik bildumara egin du jauzi hirugarrenez Haur Besoetakoak. Aurretik argitaratu dira, Haur Besoetakoa eta Haur Besoetakoa. Paristik datorren artista bidumak, 2014 eta 2018. urteetan.

Helduen munduak The Godfather (Aitajauna) duen moduan du haurren munduak Haur Besoetakoa, litxarrerien eta bideo-jokoen merkatu klandestinoaren nagusia. Irakurleak begien aurrean duen munduan legez, handinahikeria, boterea eta ustelkeria nahasten dira haurren mundu honetan ere, non helduak ez diren ugalketarako eta zerbitzurako izaki huts besterik.

Erreferentzia zinematografiko eta literarioz beteriko haurren unibertso honetatik, Haur Besoetakoak eta bere alter ego Lo-Li-Tak, errefusatu ezinezko eskaintza egingo dizuete. Lehenengo bi bildumetan hiri itxi batean kokatutako istorioak agertu badira, oraingoan mundu zabalera jauzi egingo dute HBk eta Lo-Li-Tak. Hirugarren honetan, Irla, Hiripolis, Basamortua, Pentagonoa, Klubako Iraultza, ezagutuko dituzte, eta abenturaz zipriztinduko dituzte orrialdeak.


Laburrean

Egileak  Unai Iturriaga, Alex Sanvi

Argitaletxea  Ikastolen Elkartea

Zenbatekoa  15,00 €

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

ISBNB  


Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi komikiaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude