Zer berri? :: “Hiruki gatazkatsua”, Marina Sagastizabal-en liburua

Zer ondorio ditu gure bizitza kapitalaren arabera antolatzeak? Are gehiago, zer ondorio ditu emakumeentzat haien lanaren herena eta, kasu askotan, erdia musu-truk izateak? Zergatik egiten dute emakumeek lana dohainik? Zergatik dituzte gizonek baino diru sarrera gutxiago nahiz eta lan handiagoa egin? Zergatik da emakumeen parte hartzea politikan murritzagoa, esporadikoagoa, motzagoa eta gogorragoa? Zergatik hezten dituzte haiek seme-alabak? Emakumeek egiten dutena pribatizatu egiten da edo pribatuki egin beharrekoa emakumeek egiten dute? Zer da zeren ondorio? Nori egiten dio mesede sistema honek? Sistema bakarra al da?

Autoreak ez du galdera horiek guztiak erantzuteko asmorik, baina hori da esku artean dugun liburu iradokitzailearen helburua: galderak sorraraztea.

Marina Sagastizabalek berak dioenez, “eguneroko bizitzari lotutako hausnarketa da honakoa, gure egunerokoan gurutzatzen diren hiru dimentsioren artikulazioan oinarritzen baita: etxeko eta zaintza lanak, ordaindutako lana eta parte hartze soziopolitikoa. Hain zuzen ere, hiru eremu hauek gure bizitza zikloetan nola zeharkatzen gaituzten ikusiko dugu; hiruren denborak nola uztartzen diren, edo talka egiten duten; gure bizitzetatik bertatik zer-nolako estrategiak garatzen ditugun aztertuko dugu hiru denbora hauekin malabarak egiteko; halaber, bizitzaren eta kapitalaren arteko gatazka gorpuzten dutenen esperientziak ezagutu eta beste mundu bat amesteko abiapuntu izango dugu”.


Marina Sagastizabal, ‘Hiruki gatazkatsua’ liburuaren egilea I Irudia: Susa

Laburrean

Izenburua  Hiruki gatazkatsua

Egilea  Marina Sagastizabal

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa  11,40 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  96

Argitalpen-urtea  2020

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17051-51-8

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude