Iragan abenduaren 18an estreinatu zen “Ipuin-herriko berriak” izeneko umeentzako pelikula euskaraz, Zinema Euskaraz programak bultzatuta. Film holandarra da eta gure artean euskaraz bakarrik ikusi ahal izango da.
Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, ‘Ipuin-herriko berriak’ egunkaria irakurtzen du goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira, baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Clara andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar.

Laburrean
Jatorrizko izenburua De Fabeltjeskrant & De Grote Dierenbos-spelen
Estreinaldi urtea 2018 (euskaraz: 2020)
Hizkuntza Euskara
Zuzendariak Freek Quartier eta Jens Møller
Gidoia Sandy Volckaert
Produkzio etxeak Rubinstein Media eta Grid Animation, De Levita Productionsekin koprodukzioan
Arte zuzendariak Wim Tilkin eta Bartel Bruneel
Soinua eta nahasketak Sonhouse
Musika Floor Minnaert
Kantak Ruud Bos, Armin Van Buuren, Mario Goossens eta David Poltrock
Edizioa Freek Quartier eta Jens Møller
Produkzio burua Jan Goossen
Produkzioa Mark Mertens, Maurits Rubinstein eta Robin de Levita
Generoa Animazioa. Abenturak. Marrazki bizidunak
Herrialdea HerbehereakKalifikazioa Publiko guztientzat egokia
Iraupena 83 minutu
Lekua Kultur Leioaren Auditoriuma
Egunak Otsailaren 27an (larunbata) eta 28an (igandea)
Ordua Larunbatean arratsaldeko 17:30ean, Igandean eguerdiko 12:00etan
Sarrera 4 €