Zer berri? :: “Iratz”

Iratz Urkizu Gastañazpi abeslari oriotarraren bakarkako lehen diskoa da Iratz, Bide Batez taldearekin hiruzpalau urtez erromerietan kantari jardun eta gero.

Bederatzi kantaz osatu du oriotarrak diskoa. Diskoko zortzi pieza dira berak konposatutakoak, eta bederatzigarrena bere aita Imanol Urkizuren abesti baten bertsioa da.

Diskoko abestien doinu guztiak bereak diren arren, hitzak ingurukoei eskatu dizkie, Itzea Ukizu lehengusuari, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia bertsolariei, Saioa Muruari eta Aner Peritz Euzkitzeri. Kirmen Uriberen poema bat ere musikatu du.

Taldekideak Iratz Urkizuz gain (ahotsa), Ainhoa Urteaga (ahotsa, pianoa), Mattin Ostolaza (baxua), Aitor Amilibia (gitarra) eta Etxahun Urkizu (bateria).

Mutrikuko AME estudioetan grabatu du Axular Arizmendirekin diskoa Iratz-ek.


Laburrean

Izenburua  Iratz

Egilea  Iratz

Diskoetxea  Autoekoizpena

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Notak paper solte batean
2. Bihotzari zabaldu atea
3. Bizitzarekin lehian
4. Sentipenak giltzapean
5. Hitz artikulatu
6. Zueri kantua
7. Zu erortzen bazara
8. Garelako gara
9. Horia


Iraitz diskoaren Sentipenak giltzapean kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude