Zer berri? :: “Izurria”, Slavoj Žižeken liburua

Munduan aurrekaririk gabeko pandemia bat zabaltzen delarik, nor aproposagoa Slavoj Žižek esloveniar filosofo zirikatzailea baino izurriaren atzeko esanahiak bistaratzeko, horren paradoxa xelebreekin lilurarazteko eta ondorioen sakontasunari buruz espekulatzeko? Hori guztia, gainera, irakurlea izerdi patsetan eta arnasestuka uzteko moduko idazkera bizian.

Gaur egun, maitasun keinurik handiena maitatuarengandik urrun egotea bihurtu zaigu; urtetan zerbitzu publikoak basaki murriztu dituzten gobernuak dirutza konjuratzen hasi dira bat-batean; komuneko paperak harribitxirik preziatuenaren pareko salgaia dirudi; egoera horretan, Žižeken aburuz, komunismo molde berri bat izan liteke bide bakarra mundua barbarismoan erortzea saihesteko.

Ohikoa duen kemenaz eta herri-kulturaren analogiak baliatuz (orriotan, Quentin Tarantino eta Kamila Shamsie alboz albo ari dira Hegel eta Marxekin), Žižekek krisiaren argazki kitzikatzaile eta zorrotza ematen du, bai eta -pesimismoaren birusa zabaltzen ari den honetan- irakurketa itxaropentsu bat ere.

Žižek

Slavoj Žižek (Liubliana, Eslovenia, 1949), Filosofo, soziologo, psikoanalista eta kultur kritikari esloveniarra da. Bere obrak Jacques Lacanen pentsamendua eta materialismo dialektiko marxista biltzen ditu. Žižekek herri kulturako adibideak darabiltza bere azterketa bizietan, esaterako, Alfred Hitchcock eta David Lynchen lanak edo Kafka eta Shakespeareren literatura, eta akademiak ahaztuxe dituen autoreekin problematizatzen du —Lenin, Stalin eta Robespierre, kasurako—. Estutasunik gabe landu izan ditu gai arantzatsuak; besteak beste, fundamentalismoa, antikapitalismoa, tolerantzia, subjektibitatea eta politikoki zuzena filosofia posmodernoan. Ez dator bat oro har Europako ezker unibertsalistaren postulatu intelektualekin, ezta, zehazki, Habermasek posnazionaltzat dituen horiekin ere; aitzitik, Europan zabalik diren prozesu subiranisten alde argi eta garbi agertu da Žižek. Teoria psikoanalitikoaren lacandar bertsioa armatzat erabili du nazioarteko politikari buruzko ohiko analisiak egitean, ez soilik liderrak eta haien ustezko arazo psikologikoak aletzeko, baizik eta gizartea osorik aztertzeko. 1990ean Esloveniako Errepublikako presidentetzarako hautagai izan zen, nahiz eta garaile atera ez.


Laburrean

Izenburua  Izurria. COVID-19ak mundua astindu du

Egilea  Slavoj Žižek

Ituzltzailea  Danele Sarriugarte

Argitaletxea  Txalaparta

Hizkuntza  Euskara

Salneurria  14,00 €

Orrialde kopurua  144

Argitalpen-urtea  2020

ISBN  978-84-18252-15-0

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude