Joseba Irazokik bere ohiko banda izan du bidelagun grabaketan. Felix Buff baterian, Jaime Nieto baxuan eta Ibai Gogortza gitarran. Pettik Sergio Gonzalez izan du lagun baterian, eta Karlos Osinagak grabatu ditu baxua eta txeloak. Osinagak berak izan du Bonbereneako estudioan diskoa grabatzeko ardura, eta Joseba Irazoki eta Lagunak-en kantuetan ahotsak ere sartu ditu. Jonan Ordorikak masterizatu du diskoa Mamia estudioan.
Kutsu berezia duen lana da. Bonberenearen 25 urteko ibilbidearen parte izan dira eta dira oraindik ere Joseba Irazoki eta Petti. Irazoki 25 aldiz jo du etxeko oholtzan eta Pettik 19 aldiz. Horrez gain, Pettik bi zuzeneko disko grabatu ditu bertan, eta estudioko disko bat ere argitaratu du Bonberenea Ekintzak-ekin.
Laburrean
Egileak Joseba Irazoki eta Lagunak & Petti
Diskoetxea Bonberenea Ekintzak
Zenbatekoa 18,00 €
Formatua EP/CD
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2022
Lizentzia Copyright
Abestiak
A aldea (Joseba Irazoki eta Lagunak)
1- Azken aldia
2- Luka
B aldea (Petti)
3- Gerra bakoitzaren ondoren
4- Dirdira hori