Zer berri? :: Joseba Tapiaren “Egon edo ez egon” disko berria

Joseba Tapiaren bakarkako bederatzigarren lana da Egon edo ez egon. Garate Estudioetan Kaki Arkarazorekin grabatu du aurtengo urrian. Proposamen musikal zein artistiko berria dakar, osagai eta berrikuntza ugariz josia. Kantu berriak dira guztiak Koldo Izagirreren testuekin egindakoak. Diskoko kanten moldaketa guztiak Joseba Tapiak egin ditu. Et Incarnatus orkestrak ere parte hartu du diskoko zenbait kantuetara harizko sonoritatea eta dinamika ekarriz. Beraz, bandako metalei eta ahots ezberdinen harmoniari orkestra bat batu zaio.

Talde berria 2019an aurkeztu zuen zuzeneko TranpAldo diskoaren bidez. Geroztik zuzenekoetan harrera ezin hobea izan du taldeak. Sonoridade propio bat garatu du taldeak dagoeneko, eta horren isla da diskoa.

Tematikak inoizko ibilbide anitzena egiten du testuetan

Abiadura hutseko trenetik irten eta bare lagunari galdetu nola heldu. Nola heldu bizirik. Alegia, nola heldu bizirik bizira. Erantzunik ez, lurrin ederra bai: uzker zuriak zeruan tristura apainduz. Zikin zuri zikina, buruko zirina. Lau trago apur bat argitzeko. Katua bezain bustia. Edo txepetxa bezain galanta. Gure esku ote nago? Kakalardo eztiak onik ez. Ez edozein jaki, kultura lubaki. Segitzeko segan, lagunek aholku. Kaka zaharra, kalekoa zara! Alferrik. Disko honek sarean harrapatuko zaitu, zeren, hamaika emakume garratz haien aurrean Shakespearek esan zuen bezala, that is the question, Egon edo ez egon.


Laburrean

Egilea  Joseba Tapia,

Kantuen letrak  Koldo Izagirre

Diskoetxea  Zakurraren biolina

Zenbatekoa  15,95 € (CD)

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. AHT
2. Nerbioiko zirgariak
3. Gudazkenez
4. Gure esku dago
5. Kultur sukarra
6. Xalo xalo
7. Hemen dago
8. Zikiñaga S.A.
9. Bizibarea
10. Zozoa bezain zozoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.