Zer berri? Josu Bergararen “Asunak” diskoa

Josu Bergararen abestiak freskoak eta argiak dira, bizipoza transmititzen dute. Ibilbide luzeko musikari honek melodiak eta erritmo ezberdinak lantzen ditu, betiere modu hunkigarrian abesti sinple bezain ederrak konposatzen. Ahotsaren disdira eta xarma, gitarra jotzeko modu hunkigarria zein kantuen indarra dira nagusi eszenatokian.

“Akorde txikiak” bandarekin elkarlanean zuzeneko ezberdina eta originala plazaratzea lortu du: melodikoa, dinamikoa eta erakargarria. Songwriter edo kantautore estiloaren oinarritik abiatuz, pop, folk, swing, bluegrass eta beste hainbat erritmo jorratzen dituzte.

Grabazio guztia zuzen-zuzenean egin dute Urdulizko Tio Pete estudioetan, zuzenean jotzen aritu dira sesio akustikoetan. Bitxikeri bat azpimarratzeko, grabaketa egunetan soilik estudioan erabili den koladun piano bat alokatu dute. Horrez gain, musika estilo ezberdinen eragina nabaria izan da, batez ere pianoa, kontrabaxua eta bateria-joleen lanean jazz, swing edota bluegrass ukituak folk eta pop estiloekin nahastuz. Abestien hitzetan eta melodietan ardatz poetiko argiak sumatzen dira, eta oinarri literarioak letra ezberdinetan igarri daitezke. Horrez gain, kantagileak gai anitzak jorratzen ditu: batzuk nahiko xelebreak: aitatasuna eta deskonexio teknologikoa, adibidez. Beste batzuk ohikoagoak euskal kantagintzan, adierazpen askatasuna eta zenbait gai sozial edo politiko hizpide dituztenak, esate baterako. Diskoa Taupaka Elkartearekin publikatu dute.

Bergararen bandan esperientziadun musikariak daude: Nerea Alberdi, biolin jotzailea eta konpositorea; Mikel Nuñez, piano jotzailea; Irati Bilbao, abeslaria; Daniel González, baxu eta kontrabaxu jotzailea; Lüi Young, gitarra jotzailea; eta Txema Arana, bateria jotzailea. Produkzio musikala bilboko Dr. Maha’s Miracle Tonic taldeko abeslariaren ardura izan da: David Sanchez Damián. Bestalde, grabaketa estudioaren teknikaria Unai Mimenza izan da.

Asunak diskoa osorik entzun daiteke YouTuben, baita Spotify, iTunes eta beste hainbat plataformatan ere.

Jaitsi nahi izanez gero, www.josubergara.eus webgunetik egin daiteke zuzenean.

Diskoa CD formatuan erosteko, berriz, mezu bat idatzi info@josubergara.eus helbidera eta etxean jasoko duzu eskaintza eta guzti (10 €).


Laburrean

Titulua  Asunak

Egilea  Josu Bergara

Diskoetxea  Taupaka Elkartea

Zenbatekoa  10 € (CD)

Formatua  CD, MP3

Hizkuntza  Euskera

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Creative Commons by-sa

Abestiak

1. Astelehen arrunta (2:50)
2. June (2:11)
3. Udaberriko haikuak (2:18)
4. Txoria dator esatera (3:01)
5. Gure ahotsa (1:52)
6. On Off (2:43)
7. Gaur goizean (3:14)
8. Etxe honetan (3:45)
9. Egune amaitzen danien (2:48)
10. Asunak (2:11)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude