Lan berriarekin pauso erraldoi bat eman du Sergek. Gari Berasaluzeren olerki sortarekin ondutako Enarak itzuli dira estreinako diskoarekin abiatu zuen bere bakarkako hegaldia. Orain, aldiz, bere iparrorratza erabiltzearen hautua egin du, bere odol eta izerdiz idatzitako abestiekin, gainezka egiten zioten sentimenduekin, askoz ere proiektu pertsonalagoan.
Lehen lanean bezalaxe, Zestoako Gaztain estudioan aritu da grabatzen Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean, 2019ko ekaina eta uztaila bitartean. Zortzi dira Leihotik mundura osatzen duten kantak. Entzulea konplize eta bidaide hartzeko adina indar duten istorioak dira, luma delikatu eta poetikoarekin idatziak. Bere doinuek badute argi izpirik behe laino artean. Itxaropenari zabalduta dagoen leihoa ere bada mundura atera duena, udaberrian berriro enarak itzul daitezen. Baldin eta inoiz joan badira.

Laburrean
Egilea Serge
Diskoetxea Elkar Musika
Zenbatekoa 11,50 €
Formatua CD
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2021
Abestiak
1. Aintzira izoztua (3:44)
2. Dena itzaliko bagenu (3:19)
3. Maleta prest (3:20)
4. Mezua (5:06)
5. Gorde itzazu malkoak (3:37)
6. Amaitu gabeko puzzleak (3:37)
7. Keak iraun bitartean (4:20)
8. Bukaeraren hasiera (3:58)