Zer berri? :: “Lo potolo”, lotara joateko ipuinak

Gurasoek haurrek beste gozatuko duten liburu honetan, askotarikoak dira piezak, askotarikoak diren bezala lumak eta erregistroak. Liluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara… Bidaia etengabea proposatzen dio Lo Potolo liburuak irakurtzen duenari eta entzuten duenari.

Gelaren argiantzean, eguneroko afanak itzaltzearekin batera mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten denean, lehen-lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako bidaian, marrazki fin jostarinen laguntza ezin hobearekin.

Baina ez bakarrik lotarako, edozein une da egoki eta aproposa haurrekin lehen irakurketaren gozamenean murgiltzeko, elkarrekin eta elkarri kontatuz letra eta marrazkiz osatutako historiak. Inork galtzerik ez duen bizipena baita edertasunarena.

Liburuan azaltzen diren ipuinak Uxue Alberdik, Leire Bilbaok, Harkaitz Canok, Juan Kruz Igerabidek, Anjel Lertxundik, Miren Agur Meabek, Mitxek Muruak eta Patxi Zubizarretak idatzi dituzte. Marrazkiak, Eider Eibar eginak.

Laburrean

Egileak  Batzuen artean

Argitaletxea  Alberdania

Zenbatekoa  21,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  144

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9868-555-8

Liburuaren aurkezpenaren bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.