XX. mendeko poesiaren testigu eta partaide behinenetakoa izan genuen Louis Aragon. Mendebaldeko tradizio poetiko indartsuenetako batean —frantsesean— kokaturik, ia mende guztia hartu zion bere bizitza eta poesiak. 1897an jaio zen Parisen, leku berean zendu 1982an, eta Paris hiria bera izan bere inspirazio gai errepikatuenetako bat.
Ez zen XX. mendeko triskantzetatik aparte ibili. I. Mundu Gerran mobilizatu, eta mediku lanetan ibili zen (Medikuntzako ikasketak eten behar izan zuen gerra zela eta). Ikerlari batzuen arabera, Gerla Handia gertakizun mugarria izan zen dadaismotik surrealismorako aldaketan, frontean bizitako izugarrikeriek (Andre Breton ere ospitaletan ibili zen lanean), psikoanalisiaren irakurketekin batera, giza bizitzaren inguruko ikuspegia aldarazi zielako dadaista batzuei. Era berean, komunismorantz egin zuten askok, Aragonek kasu. Gerratik bueltan, bada, Bretonek surrealismoa fundatu zuenean, mugimenduko partaide aktiboenetakoa izan zen Aragon […]

Laburrean
Egilea Louis Aragon
Itzultzailea Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà
Aergitaletxea Susa literatura
Zenbatekoa 9,50 € (paperean) / 3,63 € (liburu elektronikoa)
Hizkuntza Euskara
Orri-kopurua 64
Argitalpen-urtea 2019
Lizentzia Copyright
ISBN 978-84-17051-32-7