Zer berri? :: “Margaritas y lavanda”, Marenen diskoa

Maren 2002ko azaroan jaio zen, Bilbon, eta 11 urterekin hasi zen bere lehen abestiak idazten. 14 urterekin bere lehen EPa aurkeztu zuen, Alguien sin vergüenza, eta, orain, Margaritas y Lavanda bere lehen disko luzea kaleratu du. Bi lanok John Caballés katalanak ekoitzi eta grabatu ditu Sabadellen duen 48 Volts estudioan.

2019an Tyler Ramsey amerikarraren bira ireki zuen Marenek Bartzelonan, Madrilen, Zaragozan eta Valentzian. Wave Rave jaialdian parte hartu zuen, Bermeon, Crystal Fighters, Belako eta beste hainbat talderekin. Formatu akustikoan aurkeztu zuen bere EPa, Sidecar aretoan (Bartzelona), Bilborock-en (Bilbo), Búho Real-en (Madril)… eta beste hainbat lekutan emandako kontzertuetan (Donostia, Gernika-Lumo, Lekeitio, Mutriku…).

Konfinamenduan bi aurrerapen kanta aurkeztu zituen, “Dear Murphy” eta “Fotosíntesis”, eta dream pop ukitua duen abesti berri bat, “Te invito a mi piscina para matarte”.


Laburrean

Izenburua  Margaritas y lavanda

Egilea  Maren

Diskoetxea  Hook Ediciones Musicales

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Gaztelania

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Margarette, todos lloran por ti (feat. Anni B Sweet) (3:24)
2. Cualquier cosa que diga yo (3:00)
3. Debería ser normal (3:02)
4. Fotosíntesis (3:44)
5. Un sitio que tenga sol (3:20)
6. Aeropuerto (2:23)
7. El día que bajé las escaleras (3:30)
8. Bitartean (3:13)
9. Te invito a mi piscina (para matarte) (2:39)
10. La estación espacial de Teruel (3:11)


Vídeo de la canción Debería ser normal del disco Margaritas y lavanda

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude