Zer berri? :: Mikel Laboaren “Ikimilikiliklik”

Mikel Laboaren Ikimilikiliklik diskoak 1975 eta 1976 artean zuzenean grabatutako kantak biltzen ditu, Elkar argitaletxeak orain berrargitaratua.

1975ean hasi eta 1978an amaitu zen ikus-entzunezko ikuskizun abangoardista eta berritzailea izan zen Ikimilikiliklik. Musika eta poesia uztartu zituen, proiekzio ikusgarrien laguntzarekin. Garai hartan hura guztia oso apurtzailea zen.

Emakizunetan Mikel Laboak abestiak kantatzen zituen, Jose Antonio Artzek idatzitako olerkiak gehienetan, eta berak eta bere anaiak Txalaparta jotzen zuten.

Kantak, hala ere, ez ziren denak Joxan Artzerenak. Bazeuden (badaude) ere herri kantak (Xori erresiñula; Baga, biga, higa; Beretherretxeren khantoria), Xabier Leteren olerkiak (Izarren hautsa, Bedeinkatua) eta Bertolt  Brechten bat (Liluraren kontra).


Laburrean

Izenburua  Ikimilikiliklik

Egileak   Mikel Laboa, Artze Anaiak, J. A. Artze

Diskoetxea  Elkar Musika

Azala   J. L. Zumeta.

Zenbatekoa  18,95 €

Formatua  2 CD eta liburuxka

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright


Ikimilikiliklik diskoaren Besterik ezagutu ez eta kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.