Sonakay Denontzat diskoarekin 2018an debuta egin ostean, disko berria eta ikuskizuna besapean hartuta itzuli dira flamenko gipuzkoarrak: Sonakay Guztiekin. Izan ere, izenburua, ez gehiago ez gutxiago, proiektu berri honetan aurkitzen dugunaren isla da: Sonakay 14 artista handirekin elkartu da, eta 11 abestietatik 8tan parte hartu dute hauek. Proiektu berezi hau adiskidetasunaren eta artearen emaitza da.
Sonakay euskal zein ijito sustrai sendoak dituen talde euskalduna da. 2015ean euskal musikaren historiako benetako harribitxien bertsioak egiten hasi zen bere bi kulturen bidez: flamenkoa eta euskara. 2018an “Got Talent España” saio ezagunean esku hartu zuen, eta, besteak beste, Mikel Laboaren “Txoria txori” kantaren bertsioari esker, publikoa eta epaimahaia zutik jarri zituzten.
Laburrean
Egileak Sonakay
Diskoetxea NO-CD Rekords
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Elebiduna
Argitalpen-urtea 2020
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Agur Euskal Herriari
2. Oye, esta no es manera de decir adiós
3. Utrerako espetxea
4. Se dejaba llevar por ti
5. Rumba txikitita
6. La tinta
7. El sueño
8. Viejo castillo
9. Tú siempre mientes
10. Izarrak
11. Xalbadorren heriotzean
Info +
Diskoa eskuratzeko Spotify, Amazon Music, Apple Music, Deezer eta YouTube