Tenporak bigarren diskoa aurkeztu du: Itzulika. Kantuak pop-a eta jazz-a artean sortu, eta elektronika eta rock progresiboa bezalako eremuetan nahastu dituzte Karlos Linazasoro eta Harkaitz Cano idazleak kantuen hitzetan bidelagun izan dituztela.
Tenporako kideak 2013ko martxoan elkartu ziren lehen aldiz, eta talde soinu sendoaren bilaketa-prozesua abian jartzeko asmoz argitaratutako maketa eta lehen diskoa plazaratu ondoren (Mundu berria, 2015), bigarren lanean dagoeneko heldutasuna atzeman izango da euren musikan.
“Moduak eta moduak daude itzulika ibiltzeko: Ilargia, adibidez, lurraren jiran dabil, baina aurpegi berbera erakusten digu harri puska horrek beti, eta bere ezkutukoa itzalpean gorde. Halaxe, guk ere. Eta halaxe gure begiradak: komeni ez zaizkigun angelu itsuak saihesteko jaso dugun trebakuntzak ez dauka parekorik […]”.
Harkaitz Cano
TENPORA
Hasier Oleaga: Bateria
Itsaso Etxebeste: Baxua
Beñat Barandiaran: Gitarra
Juantxo Zeberio Etxetxipia: Teklatuak
Elene Arandia: Ahotsa
ABESTIAK
1. Itzulika
2. Berandu da
3. Egunero hasten delako
4. Zure tristura
5. Belarretan etzanda
6. Munduko hiritar
7. Hitz guztiak aspaldi esan ziren
8. Lesbos
9. Lampedusa
10. Argiak itzali