Zer berri? :: Txillardegiren “Kronikak” liburua

José Luis Alvarez Enparantza Txillardegik Anaitasuna, Egin, Punto y Hora de Euskal Herria, Plazara, Argia eta batez ere Zeruko Argia-n 1968 eta 1986 artean argitara emandako kronikak biltzen ditu liburu honek. Belgika, Norvegia, Estatu Batuak, Gales, Galizia eta Andorratik bezala, Barkoxe, Altzürükü edo Berrizaundik idatziz bere kezka nagusien berri ematen du idazlan hauetan Txillardegik, jakin-min zabalez, begirada zorrotzez eta irakurleari berarekin batera bertan dagoela sentiaraziz.

Norvegiako leku zoragarrienetan delarik “Nork ukatuko fiordoez gain badagoela Norvegian zer miretsirik?”. Los Angelesko amets fabrika ospetsuan dagoelarik “Monasterio zaharrek baino gehiago pentsarazten du Hollywood Bulebarrak”. Gizakia ulertu beharra, gizartea esplikatu nahia: Txillardegi ibiltariak jakin-minez hartzen ditu lekuak eta gizarteak, herriak eta herritarrek eraikitakoak. Kosmopolitismoaz harago, etenik gabeko ikasketa horrek badu loturarik bere jatorriarekin. Edonon dela, barruan darama Txillardegik Euskal Herria, batetik bestera dabilen exiliatua da, ikusten dituen moldeak eta politikak euskaldun multzoaren onerako izan ote litezkeen hausnartzen.


Laburrean

Izenburua  Kronikak

Egilea   Txillardegi

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa  18,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  208

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17051-82-2

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude