Zer berri? :: Txomin Artolaren “Belar hostoak I eta II” diskoa

Berrargitaralpen bat digipack formatuan 2 CDrekin Elkar Musika iragan urtean argitaratua.  Jatorrizkoa bermasterizatuta (1978an argitaratuta) eta Urbil Artolak egindako berrinterpretazio bat Loraldia jaialdiaren barruan.

Walt Whitmanen Leaves of Grass liburutik aukeratutako testuekin, Belar hostoak diskoa argitaratu zuen Txomin Artolak 1978an. Whitmanen testuak euskaratu, musikatu eta disko hartan atera zituen Txomin Artolak orduan, eta, 2022an, Urbil Artolak Bilboko Loraldia festibaletik Walt Whitman poetari omenaldi moduko bat egiteko proposamena jaso zuenean, disko hura berrinterpretatu nahi izan zuen Artolak talde berri batekin.

Argitalpen honetan, 1978an argitaratutako diskoa bermasterizatuta eta Urbil Artolak egindakoa aurkituko du zaleak.


Laburrean

Belar hostoak I

1. Abereen artean
2. Ez naiz espazioa
3. Aintzira eta leku
4. Baserriko ate zabalak
5. Lur osoaren erasoak
6. Arrastirian hondartzan
7. Hator esan zidan
8. Gogoeta hauek

Belar hostoak II

1. Abereen aretina
2. Ez naiz espazioa
3. Aintzira eta leku
4. Baserriko ate zabalak
5. Lur osoaren erasoak
6. Arrastirian hondartzan
7. Hator esan zidan + Gogoeta hauek

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude