Zer berri? :: “Walt Whitman”, munduko Poesia Kaieren bildumaren ale berria

Susa literaturak argitaratzen duen Munduko Poesia Kaieren bildumak bere 41. alera heldu da Walt Whitman-i dedikatutako liburu honekin.
Liburuaren hitzaurrean Maialen Berasategi Catalán-ek dioenez, “Ameriketako Estatu Batuetako xix. mendeko poeta gorena, Emily Dickinsonekin batera: horra hor, askorentzat, Walt Whitman. The American Poet. Bizi zela egin zizkioten arbuioen eta laudorioen artetik, goresmena gailendu da ezbairik gabe, eta haren idazkerak eragin nabarmena eta erreferentziala izan du geroko autore ospetsu ugarirengan, tartean Allen Ginsberg eta Beat Belaunaldiko zenbait, eta baita Dickinson bezala bilduma honen parte den beste poeta bat ere, Ezra Pound, zeinarentzat “aita” baitzen Whitman, eta “Amerika”.

Eta, hura izendatzen segituta, Belar-hostoak da Whitman: lehen aldiz 1855ean argitaratu zuen liburu hura, ale gutxi batzuez osatua eta Ralph Waldo Emersonen obrak inspiratua; harrezkero, bizi guztia eman zuen bilduma bazkatu eta bazkatu, poemak kenduz, moldatuz eta batez ere gehituz, zazpi-zortzi-bederatzi eta are hilosteko hamargarren edizioko ehunka poemetara ailegatu arte. Soro zabal horretatik, poesiazale eta ez hain zale askoren gogoan diraute seguru asko Neure buruaren kanta ospetsuaren eta beste zenbaiten izpi batzu-batzuek”.


Laburrean

Egilea  Walt Whitman

Itzultzailea  Josu Goikoetxea

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa  10,00 € (paperean) / 3,12 € (liburu elektronikoa)

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  64

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17051-85-3

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.