Zer berri? :: Zea Mays taldearen “Kemena” diskoa

Kemena  Zea Mays talde ezagunaren lan berria da. Bi abestik osatzen dute: “Kemena” eta “Inondik inora”. Kantak Santi Garcíak (La M.O.D.A., Toundra, Standstill, No more lies…) ekoiztu eta nahastu ditu, eta Víctor Garcíak masterizatu. Abestiak uztailean grabatu zituzten Ultramarinos-en (Costa Brava).
“Kemena” kanta singlea da, eta Arrigurik zuzendutako bideoklip batekin dator. Fortun Fortunek diseinatutako azala du lan berriak.”Kemena” abestiak, Adore, taldearen aurreko singlearen sinonimoa, berriro ere haien barnera, haien gustuko lekuetara jotzera animatzen du, galdutako indar eta kemen hori bilatu eta berreskuratzeko, aurrera jarraitu ahal izateko.

Bizi filosofia berdinarekin jarraitzen dutela diote: abestiak egin, grabatu eta ateratzen joango dira, disko bat osatzeko abesti nahiko izateari itxaron gabe.


Zea Mays-en taldekiak I Argazkia: Zea Mays

Laburrean

Izenburua  Kemena

Egilea  Zea Mays

Diskoetxea  Garden Records

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urrtea  2021

Lizentzia  Copyright

Taldea

Asier Basabe  Bateria

Rubén González  Baxua

Iñaki Imaz ‘Piti’  Gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa

Aiora Renteria  Ahotsa, koruak, sintetizadoreak

Santi García  Sintetizadoreak


Kemena diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude