Zer berri? :: “Zorioneko familia”, Iñaki Irasizabalen ipuin bilduma

Familia: maitasunaren habia, gizartearen zutabea, elkar-laguntzarako tresna, umeen haztoki eta zaharren babesa. Familia: itxurakerien tenplua, gezurren zuloa, gorrotoen gordailua, zurruntasunaren eskola… Familiaz esan daitekeen on eta txar guztia da egia aldi berean, bera delako harremanetako lehenengo erakundea eta afektuen oinarrizko egitura.

Iñaki Irasizabalek, urtetan nobela beltzak idatzi ondoren, ipuin bilduma sendo eta mamitsu bat eskaintzen digu, familia foku eta gunetzat hartuta. Gozotik gutxi eta gazitik ugari dute hemengo istorioek. Protagonistak, berriz, ez dira ondo egokitzen beren ingurura, gauzak ondo egiten saiatu arren hanka sartzen dute; zailak dira, ergelak, zakarrak, hauskorrak… Hona irakurleari zer pentsatua eta zertaz gozatua emango dion narrazio sorta: sakona gaietan, sinesgarria pertsonaietan, egunerokoa deskribatzen duten giro eta lekuetan, apaindurarik gabea bere hitz eta esaldietan.

Laburrean

Egilea  Iñaki Irasizabal

Argitaletxea  Elkar Argitaletxea

Zenbatekoa  20,25 €

Hizkuntza Euskara

Orri-kopurua  224

Argitalpen-urtea  2019

LIizentzia Copyright

ISBN  978-84-9027-962-5

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude