Zinea :: “Erlauntza” Kultur Leioan

Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da haietako baten ezkon-aurreko agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da garai batean bezala; edo bai.

A priori asteburu zoroa izango zena, are zoroago bihurtuko da: trapu zikinak, inoiz esan ez ziren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Animalien munduan erleak ondoen komunikatzen direnak direla esan ohi da. Eta, antza denez, dantza egiten komunikatzen dira.

Erlauntza pelikularen irudi bat I Irudia: Erlauntza

Laburrean

Jatorrizko izenburua  Erlauntza

Urtea  2020

Iraupena  92′

Herrialdea  Euskal Herria

Zuzendaritza  Mireia Gabilondo

Gidoia  Kepa Errasti

Argazkia  David Bernués, Xabier Lozano

Aktoreak  Leire Ruiz, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia, Itziar Atienza, Naiara Arnedo, Sara Cózar

Ekoizpena  La Tentación Producciones

Generoa  Komedia

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Egunak  Urtarrilaren 10 eta 11n

Ordua  19:00etan

Sarrera  5 € (Ikusleen eguna, 4 €)

Hizkuntza  Euskaraz, azpitituloekin

Erluntza pelikularen trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude