68 pertsona batu dira hileroko azken ostiraleko presoen aldeko kontzentrazioan

Hirurogeita zortzi pertsona batu dira gaur, otsailaren 26an, Etxerat eta Sare elkarteek elkarlanean antolatzen duten azken ostiraleko euskal preso eta iheslari politikoen aldeko kontzentrazioan.

Bertan Espainiako Barne Ministerioak espetxeak blindatzeko hartutako erabakiak “mota guztietako komunikazioak bertan behera uztea” ekarri duela, “baita lekualdatzeak ere”, salatu dute. Era berean, “euskal presoen urrunketarekin eta dispertsioarekin behingoz bukatzeko emandako pausoak” ez etetea aldarrikatu dute.

Presoen eskubideen urraketak ez direla berriak ere salatu dute, “duela urtebete alarma egoera agindu zenetik gertatzen ari dira”, adierazi dute. “Orduz geroztik itxitura permietralak, familiaren komunikazioak etetea eta gelara bisitak egon dira” eta, “hilabete asko daramatzaten adingabeak Frantzian eta Espainian preso dituzten senide zuzenak ikusi gabe” edota “adin nagusiko senideek hori egiteari utzi diotenak”.

Horregatik, “estatuek espetxe barruan beste espetxe bat eraikitzea erabaki dute, espetxeak itxiz, egoera ahal den nuerrian arintzeko neurriak hartu beharrean” salatu dute. “Presoak arrisku-taldean daude eta oraindik ere ez dituzte ezarri haien osasuna ahalik eta gehien babesteko neurriak, hala nola, kalitatezko musukoak emanez; bai eta txertoa jartzeko orduan presoei ere lehentasuna ezarriz, funtzionarioei egin zaien bezala”. Bestalde, Frantziako espetxeetara iristean, senideentzat tes azkar eta doakoak egitea ere eskatu dute, eta bai Frantzian zein Espainian, bisitak eta komunikazioak lehenbailehen berreskuratu  behar direla “aldarrikatu dute.

Barne Ministerioari iragarri ondoren “bete gabe dauden euskal presoen hurbilketekin jarraitzeko” exijitu dute ere, “presoen beraien eta haien senideen ziurgabetasuna eta kezka amaitzeko”. Bide batez, “pandemiaren testuinguru honetan, NBEk, OMEk eta Europako Kontseiluak gomendatutako preso larriak, larriki gaixo daudenak eta 65 urtetik gorakoak askatu egin behar dituztela” azpimarratu dute, “haien osasun- eta bizitzeko eskubidea gordetzeko”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude