EH Bilduk Euskal Herria Batera herri ekimenak deitutako ekimenekin bat egin du eta horietan parte hartzera deituditu Euskal Herria burujabe bat nahi duten herritarrak. Horrela, apirilaren 4ko 12:30ean herrietako plazetan abesteko eta balkoietan ikurrinak jartzeko deia egin du Euskal Herria Baterak. EH Bilduk ekimen horietan parte hartuko duela eta horiekin bat egiteko deia egin die euskal herritarrei.
EH Bilduk gogoratu du iazko Aberri Eguna balldintza oso berezietan ospatu behar izan zela, “pandemiak eta horren ondorioz ezarritako murrizketa neurriak baldintzatuta. Aurtengo Aberri Eguna ere ezin izango da aurreko urteetan bezala ospatu, baina herri bat garela, burujabeak izan nahi dugula eta gure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea dugula aldarrikatzeko modua izango da apirilare 4a” adierazi du EH Bilduk. Eta horretara deitu ditu euskal herritarrak ezkerreko erakunde politiko subiranistak.