Aldaketa Torresoloko instalazioen ordutegietan

Osasun Larrialdi egoerari buruz indarrean jarri den arautegi berria dela eta, Leioako Torresoloko udal instalazioen irekiera eta itxiera ordutegia aldatu egingo da.

Atzotik, eta erabiltzaileen ongizatea bermatzeko eta kirol espazioak segurtasun neurri guztiekin erabiltzeko xedez, goizeko ordutegia 11:00etatik 14:00etara luzatuko da, eta arratsaldekoa 17:00etatik 20:00etara.
Aldaketa horiek, une oro, agintari eskudunek eman ditzaketen osasunari buruzko ohar edo arau berri posibleetara egokituko dira. Hori dela eta, Udaletik deia egiten zaie erabiltzaileei, segurtasun eta higiene arauak oso kontuan izan ditzaten, herritar guztien onerako.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude