Aldundiak Leioako La Avanzadako galtzada berrantolatu du, Getxorako zirkulazioaren arintasuna hobetzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak lanak hasi ditu La Avanzadan, tunelen eta Artatzako biribilgunearen arteko tartean, galtzada berrantolatzeko. Obra horretan 1.126.368 euro inbertituko dira eta zazpi hilabeteko epea dago lanak egiteko. Helburua 800 metro ingurukoa den tarte horren edukiera handitzea da, Getxorako noranzkoko galtzadan, “puntu horretan sortzen diren eta gainerako La Avanzadako aldeetara zabaltzen diren trafiko-arazoak minimizatuz”.

Jarduketa horrek, beraz, “bat egiten du BI-637 errepidean eta Leioako udal mugartean bertan dituen alboetako bideetan planteatutako beste jarduketa batzuekin, besteak beste jada gauzatzen ari den Kukularrako bigarren fasearekin eta Gurutzetako lotunearen eta Arrontegi artean aurreikusita daudenekin”. Imanol Pradalesek, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak, adierazi duen bezala, “Arrontegiko Zubiaren alternatibarik ezak eragindako arazoak arintzera bideratutako jarduketak dira, itsasadarraren azpiko tunelaren eraikuntza amaitu arte”.

Bestalde, Leioako alkate Iban Rodríguezek adierazi du “hori dela bi erakundeen artean lantzen ari diren jarduketetako bat trafikoaren arintasuna hobetzeko eta, aldi berean, trafikoak leioaztarren bizitzan duen eragina murrizteko. Gaineratu duenez, helburu horrekin lanean jarraitzen dute bi erakundeetako teknikariek, epe laburrean, udalerria zeharkatzen duen ibilgailu-kopurua ahalik eta gehien murrizteko beste neurri batzuk gauzatu ahal izateko”.

Siete meses de obras en dos fases

Obren hasieran egindako bisitan Pradalesek jakinarazi du lan hauek bi fasetan egingo direla. Lehenengoan, tunelaren irteeraren eta Suhiltzaileen Parkeko lotunearen arteko galtzada berrantolatuko da. Tarte horretan enbor komunak bi errei eta beste bi erreiren alboko bidea ditu, eta tarte labur baten batu egiten dira Leioatik enbor komunerantz sartzen diren ibilgailuak eta hortik Artatza kalera edo Euzko Gudariak etorbidera doazenak. Era berean, sarbide bat dago stop seinale batetik enbor komunera eta, ondorioz, La Avanzadara sartzen diren ibilgailuak oso abiadura txikian egiten dute zirkulazio-fluxuarekiko.

Konexio- eta inkorporazio-mugimendu horiek  zirkulazioa moteltzen dute zirkulazio-intentsitate handieneko uneetan eta Getxorako noranzkoan La Avanzadan auto-ilarak sortzea ere eragiten dute. Arazo horiek minimizatzeko kendu egingo da gaur egun dagoen Suhiltzaileen Parkeen lotuneko stopetik enbor komunera sartzeko aukera. Horrela, “tunelaren eta Artatzako biribilgunearen arteko enbor komunean bi erreitik hirura pasatzeko espazioa irabazten da. Era berean, enbor komunaren eta alboko bidearen arteko konexio-mugimendua 170 metroko luzera duen tarte baten egingo da, egungo 100 metroen aldean”.

Horrez gain, kalkuluen arabera lau hilabeteko iraupena izango duen obren lehen fase honek galtzadaren azaleko drainatzea hobetzeko, oinezkoen erabilerako guneen espazioa handitzeko, autobusen geralekua hobetzeko eta hala galtzadan nola espaloian LED argien bidez argiztapena indartzeko ere balioko du.

Reorganización de las calzadas de La Avanzada en dirección a Getxo.   Foto: DFB

La segunda fase busca mejorar la fluidez en el acceso a Artaza

Bigarren fasean La Avanzadatik Artatzako biribilgunerako sarbidean jardungo da eta beste errei bat zuzkituko zaio, hiru izan arte, biribilgunearen sarrerako gunean. Era berean handitu egingo da Uribe Kosta – La Avanzada mugimenduan biribilgunearen azpitik igarotzen den tunelaren lubakiaren gaineko eremu estalia. Horri esker lekuz aldatu ahal izango dira biribilgunera sartzen diren gidarien ikuseremua mugatuz tunel hori estaltzen duten eta galtzadaren ezkerraldean dauden euste-hesiak. Hesi horiek mugitzean segurtasuna eta arintasuna irabaziko dira, bai biribilgunera sartzen diren ibilgailuentzat, bai bertatik zirkulatzen ari direnentzat.

Horrela, bada, bigarren faseko jarduketa bikoitz horren helburua Artatzako biribilgunerako sarbideetan zirkulazioaren arintasuna areagotzea da, zirkulazioaren intentsitate handiko uneetan La Avanzadako gainerako lekuetan ilarak sor ditzakeen beste faktore bat. Lehenengo fasean bezala, bigarren fase honetan ere drainadura eta argiztapena hobetzeko eta zorua berritzeko aprobetxatuko da jarduketa. Era berean, zorua eta errodadura-geruza berrituko dira eta jarduketa-eremu osoa asfaltatuko da  Leioako lubakiaren irteeraren eta Artatzako biribilgunearen artean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude