Amaren Intxaurrak mendi martxa antolatu dute Ibilaldiaren ospakizunen artean

Apirilaren 25ean, Intxaurren bidea mendi irteera egingo da, Ibilaldia 2021eko ekitaldien barruan. Leioatik eta Sopelatik aterata Munarrekolandara arteko ibilbidea beteko da. Bertan, Pirritxek eta Porrotxek oparitutako intxaurrondoa landatuko dute eta “iada gure artean ez dauden horiek omenduko ditugu”.

Familia guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, bi ibilbide antolatu dituzte, ibilbide luzea eta ibilbide laburra.

Ibilbide luzea egin nahiko dutenek jakin behar dute irteera goizeko 10:30ean izango dela, Sopelako Ander Deuna ikastolako parkinetik edo Leioako institutorik (EHU alboan).

Ibilbide laburra 11:302an Unben dagoen Amalur (lehengo Arra) tabernako parkinetik irtengo da.

Ibilbidea parte hartzeko inprimakia bete behar da, apirilaren 23a (ostirala) baino lehen.


Info +

Parte hartzeko  Inprimakia bete

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.