Otsailetik aurrera, Sakoneta kiroldegiak aquafitness ikastaro berri bat hartuko du.
Astearteetan eta ostegunetan izango da, 10:10etik 11:00etara, gehienez ere sei laguneko taldea izango da, betiere UKI Leioako abonatuak.
Izena emateko hiru bide daude: 94.400.8059 telefonora deituz, uki.atezaintza@leioa.net helbidera idatziz edo Sakonetara bertaratuz (9:00etatik 21:00etara). Izen ematea bihar asteazkenez edota etzi ostegunez burutu beharko da.