Asteazkenean, Osasungintza Publikoa defendatzeko konzentrazioa Osasun Zentroan

Azaroaren 4ean, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00etan, konzentrazioa egitera deitu dute “Osasungintza Publikoa Defendatu” lelopean Leioako Osasun Zentroaren atarian.

Asteazkeneko konzentrazioa deitzeko kartela I Irudia: leihoa.info

Pasa den asteko asteazkenean egin zen bezala, oraingoan ere sare sozialen bitartez ari da zabaltzen deia. Deitzaileek diotenez, “pasa den asteazkenean ehundaka herritar mobilizatu ginen osasungintza publikoaren alde herri eta auzoetan”. Asteazken honetan milaka izatera  animatu dituzte herritarrak, hiru aldarrikapen nagusiren bueltan: Lehen Arretarako baliabide gehiago; osasungintzan inbertsio gehiago. Gutxienez BPGren %7a; eta murrizketa eta pribatizaziorik ez egoteko.

Deitzaileek kartela eta mezua ari dira zabaltzen asteazkeneko Osasungintza Publikoa eta Kalitatekoaren defentsan egingo den konzentrazioa deitzeko.

Era berean, konzentrazioaren argazkiak atera eta #OsasungintzaPublikoaDefendatu hastag-arekin igotzeko sare sozialetara ere dei egin dute.

Info +

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude