Aurrekontu Irekien lehen fasea itxi da 576 proposamenekin

Guztira, 16 urtetik gorako 289 leioaztarrek parte hartu dute 2021eko Aurrekontu Irekien lehen fasean, eta 576 proposamen egin dira guztira. Informazio hori datorren astean argitaratu ondoren, Udalak balorazio teknikoaren hurrengo fasea hasiko du, proposamen finalistak definitzeko.

Datorren astean, LeioaZabalik Gardentasun Atarian argitaratuko da jasotako ekarpen guztiak jasotzen dituen dokumentua, gainerako herritarrek kontsultatu ahal izan dezaten. Udaleko teknikariek, berriz, horien balorazioa egiten hasi dira, proposamen finalistak definitzeko.

Udalak baloratu egiten du leioaztarrek horrelako prozesuetan parte hartu izana, eta, beraz, lehen fase honetan parte hartu duten pertsonei eskerrak emateko jakinarazpen bat bidaliko zaie laster, proposamenak egin zituzten kanalaren bidez (gutuna, posta elektronikoa…).

Jasotako 576 proposamenetatik gehienak LeioaZabalik atariaren bidez iritsi dira (161). Herriko hainbat lekutan jarritako postontziak izan dira bigarren aukera (93), berriz, posta elektronikoa (18) eta HAZen aurrez aurreko bilketa (6) izan dira gutxien erabili direnak. Azkenik, Udalak nabarmendu du ere Barandiaran institutuko gazteen parte-hartzea. 11 proposamen egin zituzten ikastetxean egin zen informazio-saioaren ondoren, eta jarrera positiboa eta prozesuarekiko interes handia erakutsi zuten.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude