Gaur, San Juan eguneko aurreko gaua da. Baina, ohi ez bezala, aurten ezin izango dira gau honetako suak piztu eta bere inguruan ospakizunik egin.
Horietako bat da azken urte luzeetan gure herrian ospatu egin ohi den Akelarrea. Ekimen horretako hainbat kide bildu dira gaur leioaztarrei honako mezua bidaltzeko: “Aurten ezinezkoa izan bada ere, datorren urtean suaren inguruan dantza eta irri egingo dugu elkarregaz herritarrekin batera. Gora jai herrikoi, euskaldun eta parekideak. Gora Leioako Akelarrea!!”.
Eta gogoratzeko, duela 8 urte ekoitzitako bideoa zabaldu dute ere. Ondoko esteka honetan ikus daiteke: https://vimeo.com/68599128.