Avanzadaren lanak gelditzeko herritarren mobilizazioa deitu dute

Herri ekimen batek herritarrak deitu ditu bihar, otsailak 11, osteguna, mobilizatzera bihar, hain juxtu, hasiko diren BI 637 autobidearen lanak, Bilboko noranzkoan, gelditzea eskatzeko.

Mobilizazioa 19:00etan deituta dago herriaren erdigunean dagoen Bulebarrean, eta lanak gelditzeaz gain, Avanzadak Leioari eta bere herritarrei sortarazten dizkien arazo eta afekzio ugarirentzat konponbideak ere eskatuko dira.

Kontuan hartu behar da iturri ezberdinek diotenez 130.000 ibilgailu inguruk soilik zati txiki batetan lurazpitik igarotzen den autobide hau erabiltzen dutela Uribe Kostako herrietatik Bilbora edota Txorierrira joateko goizez eta buelta egiteko arratsaldez egunero.

Mobilizazio deialdi honetarako banatzen ari den kartelean “herri gisa jarduteko ordua da, Aldundiaren gehiegikerien kontra” eskatzen da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude