Beherapenak Lejoanbusan atzerapenarekin, gobernu-taldearen plangintza txarragatik

Mugikortasun iraunkorrak estrategikoa izan behar du

Irailaren 12an, astelehena, ezohiko osoko bilkura egin zen Leioan, Lejoanbusa hiriko garraio zerbitzuaren tasak eta prezioak aldatzeko.

EH Bilduren Leioako udal taldeak baiezko botoa eman dio %50eko deskontua aplikatzeko proposamenari, baita hogei egunez zerbitzua doan egiteko proposamenari ere, eta aho batez onartu zen.

Ezohiko osoko bilkuran kritikatu egin dugu gobernu-taldearen aurreikuspen falta, deskontuak irailaren 1etik aplika zitezkeelako, eta planifikaziorik ezak atzerapena ekarri duelako.

Azpimarratu nahi izan dugu, halaber, aurrera egin behar dugun mugikortasun iraunkorra ez dela unean uneko erabakiekin lortzen, egiturazko neurriak behar dituela, baita udal-eremuan ere, eta horietan aurrera egiten jarraitu behar dugu.

Aurreko agintaldiaren amaieran, herritarrek eskatzen zuten hiri-garraioko zerbitzu bat martxan jartzea lortu genuen. Erabilerari buruzko datuek erakusten digute beharrezkoa zela zerbitzua. Lejoanbusa EH Bilduk urteetan defendatutako proposamena izan zen, eta 2019an gauzatu zen.

Aitzitik, udal-agintaldi honetan, aurrerapausoak oso txikiak izan dira: bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoaren ezarpena atzeratu egin da, eta bidegorri sakabanatu eta loturarik gaberen bat eraikitzera mugatu da. Gaur egun ezinezkoa da ikastetxe gehienetara bizikletaz iristea ibilgailuen trafikotik bereizitako bideak erabiliz (Txomin, Mercedarias, Askartza, Barandiaran Institutua, Unibertsitatea…). Elkarguneek ere ez dute gutxieneko segurtasunik betetzen pertsonak inola ere autonomoak izan ezin daitezkeenarekin, batez ere ikasleak eskolara bizikletan joateko, Euskal Herriko herri eta hiri askotan errealitate bihurtzen hasi diren bezala. Intermodalitatean ere  2022. urteko mugikortasunaren asteko leloa – ez da aurrera gin. Avanzada osorik ez estaltzeak oztopo gaindiezina izaten jarraituko du.

Aurre egin behar diogun larrialdi klimatikoak premiazko neurri ausartak behar ditu arlo guztietan. Mugikortasun iraunkorra da aurrean dugun erronketako bat. EH Bilduk proposamen zehatzak egiten jarraituko du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude