Bihar, Euskaraldiaren aurkezpen telematikoa burutuko da Leioan

Bihar, maiatzak 27, asteazkena, Euskaraldiaren 2. edizioaren on-line Aurkezpena burutuko da.

Aurkezpen honetan Euskaltzaleen Topaguneko Jon Kobeagak parte hartuko du.

Leioako Euskaraldiaren dinamizatzailea den Paula Córdoba Palacios-ek azaldu duenez, aurkezpen telematiko horretan Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztuko da, edizio honetako berrikuntzak azalduko dira eta parte hartzaileen zalantzak argitzeko tartea ere egongo da.

Aurkezpena arratsaldeko 18:00etan izango da Jitsi Meet plataformaren bitartez, honako helbide honetan: https://meet.jit.si/EuskaraldiaLeioa.

2018ko abenduaren 3an bukatu zen lehen Euskaraldia Leioan, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa berritzailea. Milaka lagunek parte hartu zuten orduko ariketa horretan eta orain, 2020 edizioa martxan jartzen ari dira. Horregatik, online aurkezpena prestatu dute, oraindik indarrean dagoen alarma egoerak ezarritako mugak medio.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude