Bihar irekiko dira Torresoloko kanpoko igerilekuak

Udalak Torresoloko kanpoko igerilekuak irekiko ditu bihar, ekainak 15. Aurten ere, abonatuentzat bakarrik: 400 lagunentzat goizez eta beste horrenbeste arratsaldez.

Udalak iaz ezarritako neurriak mantenduko ditu udal kirol instalazioetara hurbiltzen diren pertsonen segurtasuna bermatzeko.

Goizeko ordutegia 10:00etatik 15:00etara izango da eta arratsaldekoa 16:00etatik 21:00etara. Instalazioak 15:00etatik 16:00etara itxiko dira garbitzeko eta desinfektatzeko.

Abonatuek gaurtik bertatik egin ditzakete erreserbak Leioa Kirolak-en webgunearen bidez eta telefonoz Sakonetan eta Torresolon.


Info + 

Izena webaren bidez emateko   www.leioakirolak.eus

Izena telefonoz emateko  Sakoneta kiroldegia  94.400.80.59 Tlf.  Torresoloko kiroldegia  94.600.44.75

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude