Bihartik otsailaren 7ra arte luzatuko da ikastetxeetako 2020-2021 ikasturterako aurrematrikula epea

Eusko Jaurlaritzaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpekoetan 2020-2021 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko onarpen-epea hasiko da bihar, urtarrilak 27, eta otsailaren 7ra arte luzatuko da.

Eskatzaileak (umearen gurasoetako batek edo horren ardura legala duenak) eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu: ikaslearen familia-liburuko fotokopia edo jaiotza-agiria; eskaera egiten duen pertsonari dagokion familia-liburuko fotokopia (aita, ama edo ikaslearen legezko tutorea dela ziurtatzen duen agiria); eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia (ama, aita edo ikaslearen legezko tutorearena); familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa; EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan; ikaslea etxean hartu bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala; Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria, familia banandua edo dibortziatua bada. Halaber, baremoko edozein apartaturen puntuazioa eskatzen denean, behar diren egiaztagiriak aurkeztu  beharko dira.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek matrikulatzean, egoera horren berri eman beharko diote ikastetxeari eskabidea aurkeztean, dagokien plaza eta behar dituzten laguntzak bideratzeko.

Sasoi honetan gurasoek egin behar dituzten gestioak errazteko asmoz Leioako Udalak errolda agiriak bidaliko dizkie 2 eta 3 urteko ume leioaztarrei, guztira 562 familiei, bere web orrian ezagutzera eman duenez.

Info +

Hezkuntza Saila  Tl. 94.403.10.69 / 94.403.10.94 / 94.403.10.95 / 94.403.10.96 / 94 403.11.82

Aurkeztu beharreko dokumentazioa  2020-2021 ikasturteko matrikulaziorako dokumentazioa

Ikastolen Elkartea  Tlf. 943 445 108 I https://www.ikastola.eus/berriak/28741

Bizkaiko Ikasleen Guraso Elkartea  Tlf.  94 416 93 60 I https://www.ehige.eus/es/bige/

Kristau Eskola  Tlf. 943 445 688 I http://www.kristaueskola.

Bideoak

Ikastolen Elkartea: Etorkizunerantz hezkuntza eraldatzen
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude