Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak, herriko Gure Ohiturak eta Txikiak dantza taldeen laguntzarekin, Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 60. edizioa deitu du dagoeneko, irailaren 4an, 19:00etan, Ondizko probalekuan izango dena.
Izena emateko, fitxa bete eta posta elektronikoz bidali behar da infokultur@leioa.eus helbidera. Gainera, lehiaketaren egunean bertan ere egin ahal izango da, 17:00etatik 18:00etara.
Ohikoa denez, bi kategoria ezartzen dira modalitate bakoitzerako: 16 urtetik beherako aurreskulariak eta 16 urtetik gorakoak, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Parte hartzen dutenek honako sari hauek jasoko dituzte:
Emakumeen modalitatea
Beteranoen kategoria
1. saria, 450 €, garaikurra eta zapia.
2. saria, 300 € eta garaikurra.
3. saria, 150 € eta garaikurra
Gazteen kategoria
1. saria, 200 € eta garaikurra.
2. saria, 150 € eta garaikurra.
3. saria, 100 € eta garaikurra.
Gizonezkoen modalitatea
Beteranoen kategoria
1. saria, 450 €, garaikurra eta txapela.
2. saria, 300 € eta garaikurra.
3. saria, 150 € eta garaikurra.
Gazteen kategoria
1. saria, 200 € eta garaikurra.
2. saria, 150 € eta garaikurra.
3. saria, 100 € eta garaikurra.