Bost euskal preso Euskal Herriko kartzeletara ekarri dituzte eta beste bi lekualdatu

Etxerat, euskal preso eta iheslarien senitarteko eta lagunen elkarteak aditzera eman duenez, bost euskal preso politiko  Hego Euskal Herriko kartzeletara ekarri dituzte, eta beste bi preso, Euskal Herritik hurbilago dauden presondegietara lekaualdatu dituzte.

Unai Bilbao, Ibai Beobide, Igor Portu, Joanes Larretxea eta Andoni Goikoetxea dira euskal presondegietara ekarriak izan diren presoak. Beste alde batetik, Mikel Azurmendi eta Manex Castro presoak Euskal Herritik hurbilagoko kartzeletara hurbilduak izan dira.

Unai Bilbao Solaetxe (Portugalete) Darocako espetxetik Arabako Zaballako espetxera ekarri dute; Ibai Beobide Arza (Bilbo) Burgoseko espetxetik Iruñekora ekarri dute; Igor Portu Juanena (Lesaka) Darocako presondegitik Iruñeko espetxera aldatu dute; Joanes Larretxea Mendiola (Hernani) presoa Villabonako presondegitik Donostiako Martuteneko espetxera ekarri dute; azkenik, Andoni Goikoetxea Gabirondo (Gaztelu) preso politikoa El Duesoko espetxetik Martutenera ere ekarri dute.

Hurbilketei dagokienez, Mikel Azurmendi Peñagarikano presoa (Beasain) Zuerako (245 km) espetxetik El Dueso (170 km) espetxera hurbildu dute. Bide beretik, Manex Castro Zabaleta (Villabona) Darocako (345 km) espetxetik El Duesoko (170 km) presondegira ere lekualdatu dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude