Datorren ikasturteko kirol jardueren azken plazak esleitzeke

Irailean Sakonetako kiroldegian hasiko diren kirol jardueretako plaza hutsetan izena aurrez emateko epea zabalduko da bihar, uztailak 24, larunbata.

Izen-ematea telefonoz, e-mailez edota aurrez aurre egin ahalko da.

Torresoloko igerilekuen erreserbak baliogabetu daitezkeela gogorarazi du Udalak

Era berean, Udalak gogorarazi du Torresoloko igerilekuetara joateko erreserba egin eta bertan behera utzi nahi dutenek  telefonoz dei dezaketela, beste pertsona batentzat libre utziz.

Igerileku horien edukiera 400 pertsonara murriztu da goizez eta beste horrenbeste pertsonara arratsaldez, koronabirusaren prebentzio-protokoloen ondorioz. Udalak gogorarazi du, halaber, plaza horiek lortzeko kirol instalazioetarako urteko bazkidetza edota uda sasoirako bonoa eduki behar dela. Modu horretan bakarrik erreserbatu daiteke lekua aire zabaleko igerilekuetan.


Info +

Sakoneta Kiroldegiaren 2021/2022 ikasturteko jardueretan izen-emateko  Telefonoz  94.400.8059 I emailez uki.atezaintza@leioa.net 
Torresoloko igerilekuetako erreserba bertan behera uzteko  Tlf. 94 600.44.75
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude