EH Bilduk kanta bat ezagutarazi du Leioako udal hauteskunde kanpainaren barruan

EH Bilduk kanta bat ezagutarazi du bere udal hauteskundeen kanpainaren barruan. Bere leloa den “Zurekin Leioa gara” du izenburu eta hitzak Xabier Sainz de la Mazak eginak izan dira. Ahotsa Ane Izquierdo leioaztarrarena da, eta melodia jotzeaz EH Bilduren 3. lekuan doan Asier Izquierdo arduratu da. Produkzio lanez Gorka Chamorro arduratu da.

Kanta ondoko esteka honetan entzun daiteke: https://m.soundcloud.com/asiernineu/zurekin-leioa-gara.

Ane Izquierdo, kantari ahotsa jarri diona. (Argazkia: leihoa.info)

 

Hauxe da kantaren letra:

Zurekin Leioa gara

Leioa ze herri mota ote dugu gura?
Ondo bizi ahal izateko lekua gure helmuga
Etxebizitza soziala ez baita lilura,
Espekulazioaren ordez, natura.
Dena hobetzea, da gure ardura.
Zurekin Leioa gara
Ilusioaren maskarada
Herria pizteko ziztada,
EHBilduren unea da.

Pueblo dormitorio gurea ote da?
Ez dugu lo bizi nahi, irten gaitezen kalera
Justizia soziala gure bandera
Feminismoa hel dadila udaletxera.
Etorri gurekin dena aldatzera.
Zurekin Leioa gara
Ilusioaren maskarada
Herria pizteko ziztada,
EHBilduren unea da.

Maiatza bukaeran gauza asko aukeran
Leioa berria nahi duzula esan
Irten eta pausu bat eman
Pausu bat eman.
Zurekin Leioa gara
Ilusioaren maskarada
Herria pizteko ziztada,
EHBilduren unea da.
Zurekin Leioa gara
Ilusioaren maskarada
Herria pizteko ziztada,
EHBilduren unea da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.