EH Bilduk auzotarren bilera antolatu du Lamiakon datorren asteazkenean

EH Bildu Leioak Batzar irekia antolatu du datorren asteazkenerako, azaroaren 24rako, Lamiako auzoan.

Batzarra Elizaren atzean dagoen Kultur Gelan izango da (Adinekoen Etxe zaharraren ondoan), 19:00etatik aurrera.

EH Bilduren asmoa da metroa auzoan lurperatzeari, auzoko zerbitzu publikoei, lehengo Earleren lurrei eta 2022rako udal aurrekontuei buruz hitz egitea.

Ekimena EH Bilduren Auzoz-auzo  izenekoaren barruan kokatzen da, auzoak auzotarrekin batera hobetzeko asmoz.

Lamiakoko auzoan egingo den lehen bilera horren ondoren, bigarren Batzar irekia egingo da Pinueta auzoan, datorren larunbatean, azaroaren 27an.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude