EH Bildu Leioako zinegotziek haien maskarak herriko osasun-etxeari emango dizkiote

EH Bildu Leioak bere 4 zinegotzien maskarak udalerriko Osasun-etxeari emateko hartu duen erabakia ezagutarazi du. Behar ez duten herritarrak ere gauza bera egitera deitu ditu.

Ezkerreko talde soberanistaren zinegotzi taldeak apirilaren 24an egindako Udalbatzan defendatu zuen jarrera ere ezagutarazi du, non “gure osasun-langileak, arlo soziosanitariokoak eta laguntza pertsonalekoak babestera” deitu zuen.

EH Bildu Leioaren zinegotzi taldeak, Udalak FPP2 maskarak herritarren artean banatzeko egindako irgarpena dela eta, ontzat eman zuen udalaren ekimena “leioaztarrak babesteko” eta esker ona erakutsi zioten EH Bilduren udal taldearekin harremanetan jartzeagatik egingo zuenaren berri emateko. Era berean, haien ustetan “Osakidetza bera izan beharko litzateke materiala banatzearen arduraduna, berez, banan banako informazioa duelako eta behar izan desderdinetan aditua delako”.

Behin banatuko diren maskara mota ezagututa, eta jakitun izanik “osasun mailan lanean diharduten langileen material eza”, EH Bilduk adierazi zuen “euren babesa lehen mailako behartzat” jotzen zuela. Ildo beretik, ezinbestekotzat jotzen zuten “zaintzan ari diren langileen babesa, arreta zuzena delako, distantzien neurriak mantendu ezinik”. Horrez gain, zinegotzi talde honek defendatu zuenez “gizarte bezala pandemia honen aurrean daukagun babes bakarra guztiok bat egitea da” eta, horregatik “gaixotasunaren aurre-aurrean dagoena, edo ahuagoa dena babestu beharra daukagu lehenik eta behin”.

EH Bildu Leioaren udal taldeak Udaletik erakundeen arteko koordinazio lanetan eragitea OSI Uribe Kosta eta Foru Aldundiarekin proposatu zuen, “maila honetan esku hartzeko irizpideak adosteko”, bere ustez, “egoera hau gurekin denbora luzean geratzeko etorri baita”. Horregatik garrantzizkotzat jo zuten herritarren artean “ohitura osasungarriak sustraitzea eta maskara bakoitza gomendagarria denerako erabiltzea”, “COVID garaituko duena elkartasuna izango dela” adieraziz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude