EH Bilduk Euskal Etxeen Plazako jolaslekuan gertatutakoaren inguruko informazioa eskatu du

EH Bildu Leioak Euskal Etxeen Plazako ume-jostalekuaren estaldurari buruzko idatzizko eskaera aurkeztu du Udalean.

Erakunde subiranistaren Udal Taldearen aburuz “irailean izandako euri ostean jakin berri dugu estaldurak ez duela bere funtzioa bete”.

Talde honek gogoratzen duenez estaldura “berria da, ez du ezta urtebete oraindik eta konpondu beharko da”. Alderdi subiranistak gogoratzen du halaber “ardura izan zuen enpresak ez zituela instalazioa eraikitzeko epeak bete, arazoak izan zituelako”.

Horregatik guztiagatik EH Bilduk eskatu du “enpresari eskatuko zaion erantzukizunaren berri helaraztea”, jostalekuaren estaldurak berriki igarotako egun euritsuenean itogin ugari erakutsi baitzuen.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude