EH Bilduk kiroldegi berri funtzionala eraikitzea proposatzen du

EH Bildu Leioak ezgutzera eman du bideo bat non bere zerrendakideak diren Jokin Ugartek eta Eneko Uribek azaltzen duten zer kirol proposamenak eraman nahi dituen aurrera agintaldi berrian EH Bilduk.

Ugartek Leioak kirol ekipamendua  behar duela dio, eta Uribek berresten du esandakoa, Sakoneta “txiki geratu zaigulako”.

Ugartek eta Uribek gogoratzen dute huts egindako Pinosoloko Kiroldegi proiektuaren ondorioz oso atzeratuta  dagoela kiroldegi berriaren eraikuntza (10 urte baino gehiago).

Ezkerreko subiranistaren kideek kiroldegi moderno eta funtzionala defendatzen dute, “leioaztarren eta kluben neurrira” eta “gardentasun osoz eraiki behar dena”.

EH Bildu, bestalde, hirigunean kirol ekipamendu oinarrizkoa mantentzearen aldekoa da, Sakoneta kiroldegia egun dagoen tokian hain juxtu. Haien proposamenak igerilekua, frontoia eta erabilera anitzeko gelak izatea aurreikusten du, “horrek guztiak, kirol-praktikara herritar askori erreztea ahalbidetuko lukeelako eta, gainera, bizitza soziala erdigunean egotea ere bermatuko lukeelako”.

Horrezaz gain, EH Bilduko kideek rokodromoa egungo kokapenetik Ondizeko probalekura aldatzea eta herriko auzo ezberdinetara (Lamiako-Txopoeta eta Pinuetara) kirola praktikatzeko oinarrizko azpiegitura eramatea ere.

Azkenik, egun dauden kirol ekipamenduetan inbertsioak egiteko asmoa ere azaltzen dute.


>Ikusi hemen EH Bildu Leioaren bideoa kirol proposemenekin

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude