EH Bilduk proposatu du kontsumoa tokiko merkataritzan bultzatzeko kanpaina egitea

EHBildu Leioatik tokiko merkataritzan kontsumoa suspertzeko proposamena egin dute Udalean.

Udal komunikazio kanpaina burutzea proposatu dute, herriko biztanle guztiei zuzendua. Horren bidez iragarriko luke herriko dendetan erosketak egiteko 10 euroko 3na bono banatuko liratekeela herriko etxe bakoitzean.

Bono horiek erabili ahal izateko, erosleak beste 10 euro gastatu beharko luke tokiko denda eta saltoki txikietan.

EH Bilduk bere proposamena ezagutzera emateko bideo bat zabaldu du. Bertan EH Bildu Leioaren udal taldearen bozeramale Jokin Ugartek azaltzen du zertan den bere talde politikoaren proposamena.

Tokiko merkataritzan kontsumoa suspertzeko proposamena

EHBildu Leioatik tokiko merkataritzan kontsumoa suspertzeko proposamena egin dugu Udaletxean.Zer proposatzen dugu? Udaletxeak kanpaina komunikatibo bat burutzea, eta erosketetarko10 euroko 3 bono banatzea Leioako etxe bakoitzari. Bonoak erabiltzeko, erosleak beste 10 euro gastatu beharko ditu tokiko komertzioan.

Publicada por EHBildu Leioa en Lunes, 11 de mayo de 2020

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude