Emakumeak protagonista egunotan Udalak antolatutako hainbat ekimenetan

Emakumeak izango dira protagonista datozen egunetan. Udalak Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatu duen programazioak antzerkia, tailerrak, kirola, erakusketak eta Leioako hainbat elkarteren eta herritarren parte-hartzea biltzen ditu.

Udalaren Berdintasun sailak, zeharkakotasunaren ikuspegitik, udal-arlo ezberdinen eta elkarteen laguntza izan duen programa bat osatu du, “zaintzaren eta erantzukidetasunaren zereginak erdigunean jarriz, mugimendu feministak aspaldidanik egiten duen bezala” dio udalak.

Horren guztiaren ondorioz, adin guztiei zuzendutako programazioa, gazteentzako tailerrak, LAKET ahalduntze-eskolako hainbat ikastaro, kirol- eta kultura-jarduerak eta bi erakusketa egin dira.

“Aurten, nobedade gisa, dokumental bat prestatzen ari gara, udalerriko pertsonei elkarrizketak eginez. Haien testigantzekin, zainketa-lanen errealitatera eta gure eguneroko bizitzan duten garrantzira hurbilduko gaituzte, modu desberdinean emakume eta gizonei dagokienez, eta hori nabarmenago geratu da pandemia garaian” Enara Diez Berdintasun zinegotziak adierazi duenez.

«Bideoaren aurkezpena martxoaren 30ean izango da, hitzaldi batekin batera, gogoeta egiteko eta gure zereginetik benetako konpromisoa hartzeko gizarte-eztabaida bat irekitzeko helburuarekin: pertsona, -enpresa eta -erakunde gisa, benetako kontziliazioa posible izan dadin», gaineratu du zinegotziak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude