Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa bultzatzeko ekitaldia, gaur Hamaika Gararekin

Hamaika Gara ekimenaren sustatzaileek ‘Altxa!’ izenpetu duten ikuskizuna eta ekitaldi politikoa eskainiko dute larunbata honetan; internet bidez

Eragile sustatzaileek, nazioarteko erreferentziazko pertsonek eta hainbat kulturgilek parte hartuko dute ekitaldian: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreek, Amets Arzallus bertsolariak, eta Eñaut Elorrieta, Ruben Caballero eta Dupla taldeko musikariek

Hamaika Gara ekimenaren lehen mugarria jarriko dute Gure Eskuk eta harekin batera egitasmoaren sustatzaile diren beste 23 eragileek gaur, arratsaldeko 18:00etan. Ekitaldi politiko eta kultural berezi bat prestatu dute, ‘Altxa!’ izenpean.

Ikuslerik gabe grabatuko dute, Plateruena Kafe Antzokian eta www.hamaikagara.eus webgunean egongo da ikusgai. Sarrera larunbatean eskuratu ahalko da, webgunean bertan, 3 euroan.

40 minutu inguruko ikuskizun batekin hasiko da saioa. Azken hamarkadetan zehar bidaia bat proposatzen du Gotzon Barandiaran gidoilariak, euskaldunon erreferente kulturalak ardatz hartuta: “Gure herria etengabe egon izan da mugimenduan; behin eta berriz asmatu eta berrasmatu dugu nola egin aurrera”. Amancay Gaztañaga zuzendariak azaldu duenez, transmititu nahi izan dute herri gisa “nondik gatozen, nora goazen, bide horretan zer ebaki behar izan dugun, eta nola eraiki genezakeen etorkizun berri bat atzean utzitakoa galdu gabe”. Gaztañagak azpimarratu du ikuskizuna espreski Altxa! ekitaldirako sortu dutela, ikusleek streaming bidez jarraituko dutela aintzat hartuz. Oholtza gainean ariko dira Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreak, Amets Arzallus bertsolaria, eta Eñaut Elorrieta eta Ruben Caballero musikariak.

Ikuskizunaren ondoren, Hamaika Gararen sustatzaileek hitzartze politiko bateratu bat egingo dute, hainbat ahotsetara, ekimena batzen ari den herritar eta eragileen aniztasuna ordezkatuz. Ekimenaren helburuak zehaztu eta gizarteari erronka botako diote. Gainera, nazioarteko erreferentziazko pertsonen mezuak ere ikusi ahalko dira. Saioa borobiltzeko, Dupla musika taldeak duela bi aste estreinatu eta milaka ikustaldi izan dituen Hamaika Gara abestia eskainiko du.

Altxatzeko unea

Gure Eskuren iritziz, osasun krisiaren ondorioz bizi dugun egoera latzaren aurrean, “herritarrok ezin gara etsipenean erori, ezin dugu zer gertatuko zain geratu; altxa egin behar gara. Orain, inoiz baino gehiago, komunitatearen indarrean sinetsi behar dugu, elkarri eskua eman behar diogu eta eskubide eta askatasun kolektiboak babestu eta zabaltzearen alde ekin”. Altxa! ekitaldiaren bidez, herritarrak aktibatu eta erreferendumaren aldeko sinadura bilketari bultzada handi bat emateko asmoa dute Hamaika Gararen sustatzaileek.

Info +

Amancay Gaztañaga ekitaldia aurkezten   https://vimeo.com/ondemand/altxa

Ekitaldia jarraitzeko   http://www.hamaikagara.eus

Erreferendumaren aldeko proposamena sinatzeko   https://hamaikagara.eus/sinatu/

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude