Erretzeari uzteko taldea martxan Osasun Zentroan

Leioako Osasun-Zentroak lan-talde berri bat jarriko du abian Tabakoarekiko Mendekotasuna Gainditzeko orientazioa ematearen alde, talde dinamikaren bidez, Udalak jakinarazi duenez. Talde horrek hasiera izango du 2018ko irailaren 24an, 18:00etan, Osasun Zentroak bertan dituen lokaletan.

Parte hartzeko interesa duten pertsonek, edota gehiago jakin nahi dutenek, harremanetan jarri behar dira 94.600.70.01 telefono-zenbakira deituz, irailaren 21a baino lehenago.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude